XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

185. Betania'n: Marta ta Mari (Lk. 10, 38 42).

Bidean joiazala, Jesus erritxo baten sartu zan erritxo ori, Jerusalem'dik kilometru bi ta erdira egoan Betania zan, eta Marta izeneko emakume batek bere etxean artu eban.

Onek, Mari eritzan aizta bat eban; eta au, Jaunaren oiñetara jezarrita, Aren itzak entzuten ziarduan; Marta, barriz, ardura aundiz etxeko arazo guztietan.

Eta Jesus'egana etorririk, esan eutsan: Jauna, nire aiztak arazo guztietan bakarrik itzi nau, ta zuri ardurarik ez?.

Esan egiozu, bada, lagun dakidala.

Baiña Jaunak, erantzunik, esan eutsan: Marta, Marta: arduraz ta larri diarduzu gauza askotan; baiña bat bakarrik da bearrezkoa.

Arlorik onena Mari'k aukeratu dau, ta ez yako kenduko Marta'k aukerako aldia eban orduan Jesus'ek iñoana entzuteko; ta Jesus'ek, une ori alperrik ez galtzeko adierazten dautso, Mari'k barriz, arazo obea artu dau, Jesus'en irakaspenak entzuten diardu-ta.

186. Oliamendi'n: otoikera ta otoiaren indarra (Lk. 11, 1 13).

Eta otoitz egiten ziarduala, amaitu ebanean, ikasletariko batek esan eutsan: Jauna, otoi egiten irakatsi egiguzu, Jon'ek be bere ikasleai irakatsi eutsenez.